Korrikak ere batzen gaitu

Posted: 13th abril 2011 by Euskaria in Sin categoría

Euskal Herriak behar duen batasuna (ekintza bateratua, hain zuzen) Korrikak ere bultza dezake. Argi dago euskal geografíatik korrika egiten ari diren euskalakariak Euskal Herria eraikitzen ari direla neurri haundi batean. Euskaldunak kainismoaren seme-alabak gara, zalantzarik gabe. Eta hor dago txertorik onena, Korrika bezalako ekimen eragingarri bat!

Baina ez soilik gure Euskal Herriko herrialde guztiak batzen dituelako, baizik eta Euskal Herri osoko hain bat euskalakari ados jartzeko laguntzen baitu.

Korrikak ere beste ezaugarri bat dakar… hain zuzen, auzolan moduko jarduera bat, denona baita ardura Korrika gure eskualde, hiri edota herrixkatik igarotzen denean.

Beraz, Korrikak elkartzen gaitu zentzu guztietan, euskararen alde korrika egin baino lehen ere. Gainera, hor dago ere ideologi ezberdinen arteko elkargune bat, inorri ez bait zaio galdetzen zein alderdi edota iritzi politikoa defendatzen duen… euskararen aldeko bultzakada bat emateko borondatea baldin badauka, behintzat.

Korrikaren izpiritua urtero, hilabetero eta egunero biziko bagenu…

Raúl Arkaia, Euskaria Fundazioaren kidea