Ezker Abertzalearen osaketa?

Posted: 5th septiembre 2011 by Euskaria in Sin categoría

Azken egunetan ikusi, entzun eta irakurri izan dugu Aralar Bildu EH-rekin Azaroaren 20.ko hauteskundeetara aurkeztuko dela. Albiste zoragarri abertzaleontzat, zalantzarik gabe.

Beti esan ohi dugu Euskal Ezkerreko esparru elektorala ez dela hain haundia, baina, tamalez, esparru horretan alderdi gehiegi bilakatzen dela. Hala uste dugu, behintzat, Euskaria Fundazioan.

Bada garaia indar metaketaren aldeko indarrik haundienak mugiarazteko. Abertzaletasuna bi blokeez osatuta dago jada: alde batetik, Ezker Independentista; beste aldetik, Eusko Alderdi Jeltzalea. Nahiz eta hurrengo Azaroaren 20an indar metaketa osoa ez lortu, baliteke Bildu EHn kokatzen den Ezker Abertzale berri horrek indar metaketaren aldeko bultzakada izugarri bat lortuko duela.

Euskal Herriko eszenatoki politikoa gero eta argiago agertzen zaigu. Ondorengo asteak eta hilabeteak erabakigarriak izan daitezke neurri haundi batean: ilusioz beteriko panorama agertzear baitago.