Txomin Saratxaga - Argazkia ZALDI ERO

Txomin Saratxaga Argazkia ZALDI ERO

2019ko uztailak 4

Txomin Saratxaga EAJko kidea zendu da. Klandestinitatean Bizkai Buru Batzarreko partaide gisa hasi zen, eta 1977an eta 1979an BBBko burukide egin zuten. Hala ere, azken urte horretan bizitako barne liskarrek politika alde batera uztera eraman zuten Saratxaga. Ordutik, Kirikiño liburudendan lanean aritu izan da Bilboko Poza Lizentziatuaren kaleko galeria batean; betiere EAJri eta abertzaletasunari buruzko lanei estu loturik eta era askotako ekintzak antolatuz.

Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek bere Twitter kontuan idatzi du Saratxagaren heriotza galera bat dela abertzaleentzat: «Galera handi-handia izan da Euskadirentzat eta abertzale garen guztiontzat. Nire doluminik sentikorrena bidali nahi diet senideei eta lagunei. Besarkada estua denei. Goian bego. Egun handira arte, Txomin!»

Alderdiak berak ere esker oneko hitzak idatzi ditu Twitter kontuan: «Abertzale eredugarria, zintzoa eta errepikaezina».

https://www.berria.eus/paperekoa/1985/007/002/2019-07-04/memoriaren-militantea.htm