Betiko inertziak

Posted: 19th junio 2011 by Euskaria in Sin categoría

Azken hauteskundeetan Bildu EHk lorturiko emaitzak jakin eta gero, eszenatoki berri bat sortzen da Euskal Herrian. Hala eta guztiz ere, euskal politikaren atzoko inertziak daude jokoan eta esfortzurik haundiena egin beharko dute hauteskundeetatik ateratako buruzagi berriek.Hauteskundeek utzitako emaitzek argi utzi dute -berriro- Euskal Herrian badagoela abertzalea den gehiengo bat. Baina gauza bat da hautesleek erabakitzen dutena eta buruzagi berriek osatzen dituzten gehiengoak eta gobernuak.
Nafarroa aldean betiko inertziek nagusitu dute eta UPN eta PSNren arteko ituna berritu da. Bildu EHk eraikitako indar metaketa konstituzionalisten etsaia bihurtu da eta jada Euskal Herri osoan osatzen ari diren gobernu eta itunetan isladatzen da zeharo.

Etsai politikoak haren estrategi guztiak oinarritu ditu gehiengo abertzalearen sakabanaketan. Gero eta zabalagoa bihur daiteke gehiengo hori eta hor hasten dira abertzaleon etsaien kezka eta beldurrak. Betiko inertziak areagotuko dira zalantzarik gabe. Jarrai dezagun, ba, bidean.

Bortizkeriaren zikloa agortuta dago eta borroka politikoaren bitartez jarraituko dugu gure emaitzarik onenak lortzen. Hala bedi.

Raúl Arkaia
(Euskaria Fundazioaren kidea)