Abajo en castellano
Gure ikuspegi demokratikotik abiatuta, atzera ezina da estatus berria landu eta indarrean jartzea Euskadiko Erkidego Autonomoa osatzen duten lurraldeetan. Saihestezinak dira, bestalde, Nafarroako instituzioek autogobernua garatzeko egin dituzten proposamenak ere.

2018-12-18, Donostia. Demokrazia Bai-ren agerraldia. Estatus berri bati buruzko agiria, eta agiri hori sostengatzen duten sinadurak aurkeztuo dituzte. Han izan dira, besteak beste, Juan Jose Ibarretxe, Joseba Azkarraga, Iñigo Iruin, Rafa Diez, Nekane Alzelai.
18-12-2018, San Sebastián. Comparecencia de Demokrazia Bai, para presentar un manifiesto sobre el nuevo estatus y las firmas que lo sustentan. Comparecerán entre otros Juan Jose Ibarretxe, Joseba Azkarraga, Iñigo Iruin, Rafa Diez, Nekane Alzelai.
Espainiako Konstituzioak berrogei urte indarrean bete dituen honetan, gutariko asko aurkitzen gara frankismoa bukatzear zegoen garaian bizi izandakoaren antzeko bidegurutzean.
Hori bai, gaur egun oraindik jadaneko diren lege esparruak onartu zireneko testuinguru politikoak gaurkoetatik guztiz desberdinak dira. Lau aipatuko ditugu- Orduan onetsitako legeak frankismoaren garaian ondutako botere faktikoen indar giroan izan ziren. Gaur egun, bestalde, ETA betirako desagertu da eskenategi politikotik; eta azkenik gehiengoa dira orduko prozesu haietan izan ez ziren hautesleen belaunaldiak. Euskal gizartearen nahiak eguneratzean, ezaugarri globalpean datorren etorkizunerako erronkei begira, gure hezurdura instituzionalaren erreformulazio lasterra eta sakona eskatzen dute, bai eta gure kontsentsu eta erabakiek ere.
Read the rest of this entry »