Andoni Perez Cuadrado “askatasun ufada”.

Posted: 10th abril 2020 by Euskaria in Sin categoría

Patxi Azparren – Euskaria

Zenbat urte dituzu Andoni? Galdera hori askotan egiten zioten, eta berak beti horrela erantzuten zituen: eduki…eduki: 68, 80; 84; 87… bizi, aldiz: 1.000 urte.

Azkenean joan zaigu 93 zituela, baina berak ederki adierazten zuen moduan, askoz urte gehiago bizi ditu, eta askoz urte gehiago eskaini dizkio bere familiari eta bere herriari: Euskal Herriari.

Gaztetik gure herriarekin maiteminduta, hamaika arlotan aitzindari izan da gure laguna. Kooperatiben munduan; euskararen aldeko lanean, Arabako abertzale mugimenduan, Alzheimerrak jota dauden gaixoen aldeko taldeetan…

Bere garaiko pertsona zen, kristaua, zintzoa, askea. Bere ideien alde edonori aurre egiteko adorea zeukana. Frankismoaren ziegak ezagutu zituen, Melitón Manzanesek torturatu eta belarri bateko entzumena galdu zuen, baina ez zen inoiz kikildu.

Aldaketara egokitzeko gaitasuna zeukan Andonik. EAJ PNVren zatiketan, EA egiteko urrats eman zuen lehengo taldekoa. Euskaria taldearen zutabe nagusia; Eh Bildu osatu zenean, tinko eta argi baiezkoa eman zuen lehendabizikoetakoa.

Bake eta askatasunaren aldeko borrokalari sutsua. Bere biografiak duen izenburuak dioen bezala: Andoni “askatasun ufada” izan da. joan zaigu, baina utzi duen ondarea eta eredua gurekin geratzen da. hitza ematen diogu egiteke utzi duzun lana geure gain hartzen dugula, Euskal Herria independientea.

Agur eta ohore, maite zaitugu Andoni, Euskariakide eta laguna.

Hitz ematen dizugu lagun, egiteke utzi duzun lana geure gain hartzen dugula, Euskal Herria independientea.