Subiranotasunaren ordua

Posted: 27th mayo 2011 by Euskaria in Sin categoría

Udal eta foru hauteskundeetan abertzaleek lorturiko emaitzak egundokoak izan dira. Beti bezala, itunak sinatzeko epea ireki da Euskal Herrian eta itun horien araberako gobernuak osatuko dira gure lurralde eta udaletan. Subiranotasunaren ordua da.

Haien bozkez bitartez, hautesleek erabaki dute abertzaletasunak nagusiko dela Euskal Herrian. Baliteke Euskaria Fundazioak urtez urte egindako lanak haren fruituak lortzen hasi dela. Baketa eta burujabetza leloak direla eta, gure gizarte honetan bizi eta lan egiten duten abertzaleek beste fase batera pasatzeari ekin diotela, non armek eta bortizkerike ez dute azkenengo hitza izango, baizik eta hitza eta ekintza politikoa.

Su-etenak izandako eragina argia izan da hauteskunde prozesu honetan. Ez da gertatzen den lehenengo aldia gainera. Denok gogoratzen dugu pasa den mendeko azkenengo urteetan ETAk iragarritako suetena; eta testuinguru horretan gertaturiko egundoko emaitza elektoralak. Lizarra-Garazi akordioa sinatu zen 1998. urtean. Abertzaleak ziren indar politiko, sindikatu eta bestelako eragileek erabaki zuten denek batera lan egitea.

13 urte geroago, Bildu EH, Aralar eta EAJk, dirudienez, aukera bera daukate indar metaketaren aldeko aurrerapausuak emateko. Politika zientzia zaila omen da, badakigu horrela dela. Dena dela, gaurregungo une garrantzitsuetan gure politikoei eskatu beharko genieke ahalik eta ardura haundiena, Euskal Herriaren etorkizuna eta existentzia bera kolokan baitago.

Indar politiko abertzaleek unionistek baino bozka gehiago lortu dute eta hori izan beharko litzateke ondorengo aurrera pausuen gakoa. Arrazoia gure alde dago, baita hauteskundeetako emaitzetan ere. Inoiz baino argiago azpimarratu behar dugu.